|
PLAZAOLAKO NATUR BIDEA  Iruņea Donostiarekin lotu zuen lehenbiziko trenbidearen kilometro batzuk egokitu ditu Plazaolaren Natur Bideak. Mugiro (Nafarroa) eta Andoain (Gipuzkoa) artean ia 40 kilometro egin ditzakegu, pagadi eta hariztien artean, trenbide zaharrak utzitako bidetik.
Plazaolako Natur Bideak Imozko, Larraungo eta Leitzarango bailarak zeharkatzen ditu eta Ultzamako, Basaburuako eta Araizko bailaretatik gertu igarotzen da. Bide hau oso egokia da bailara horiek oinez, zaldiz edo bizikletaz ezagutzeko.
|