|
MENDUKILOKO KOBAZULOA Orain arte espeleologo eta abenturazale gutxi batzuen eskura zeuden Aralarko erraiak, edonoren esku jarri ditu Mendukiloko kobazuloak. Astizko kontzejuaren herri lurretan kokatua dagoen leizea erabat atondua dago, pasagune flotakor, argiztapen eta multimedia sistemaz. 50 minutuko bisitan ondoko hiru gelak ikusi ahal izango ditugu: Artzintzulo: sarrerako gela izanik, argi naturala iristen da eta bere bolumen itzelari esker nahiko argiztatua egoten da. Gela honetan lehen formazio geologiko xumeak ikusiko ditugu. Laminosin: gelaune honen ezaugarri nagusia formazio geologikoen aniztasun eta kopuru itzela da: Estalaktitak, estalagmitak, gourgs-ak… Herensugearen gotorlekua: gelaune honen ezaugarri nagusia bere bolumen itzela da (60 metroko luzera eta zenbait puntutan 20 metroko altuerara iristen da).
|
|