ARALAR MENDILERROA

AralarAralar mendiak luze-zabalera handia du. Zehazki, 208 kilometro karratu hartzen ditu Nafarroako ipar-mendebaldean eta Gipuzkoako hego-ekialdean. Bertan trikuharri asko daude.

Aralar mendira Larraundik (Lekunberri) edo Sakanatik (Uharte Arakil) joango gara. Leku ezin hobea da mendizaleentzat. Harkaitzak tartekaturik daude bazkalekuen eta pagadien artean, ez baitugu ahaztu behar gune karstikoan gaudela.

Uharte Arakil eta santutegia lotzen dituen porlanezko pistatik abiatuz gero, oinez joan gaitezke San Migeleraino. Bi kilometro eta erdi dago eta 800 metroko desnibela. Igoeran hainbat trikuharri ikus daitezke, esaterako, Artzabalgoa.

Aralarren baso ederrak daude eta bazkaleku mardulak. Hori dela eta, balio handia du naturaren ikuspegitik: pago ederrak zutik ageri dira bazkalekuen ondoan eta latxa ardiak, behorrak eta zaldiak lasai dabiltza hara eta hona.


ARALARKO SAN MIGEL SANTUTEGIA

Aralarko San Migel santutegia
San Miguel in Excelsis santutegiak mila urtetik gorako historia du. Aralar mendian eraikia dago, Artxuetako tontorraren ondoan. Bertatik Sakanako eskualdearen ikuspegi zabala bezain ederra ikus daiteke.
Elezaharraren arabera, Teodosio Goņikoak herensugea bertan hil zuen.

Santutegia barnean gordetzen duen erretaularengatik da ezaguna batik bat Presbiterioaren buru den erretaulak bi metroko luzera eta metro bateko altuera du. XII. mendearen hasierako artelan erromaniko hau esmaltez eta harri-kristalez osaturik dago.

 

Reyno de Navarra - Tierra de Diversidad      Navarra, maneras de vivir









Sakana Urbasa Landa Turismoa .:. Web Mapa .:. info@sakanaurbasa.com
Aldor Internet  aldor | internet diseinu eta web programazioa