|
Sakanako Garapen Partzuergoa. GARAPEN
Sakanako Eskualdea Garatzeko Partzuergoa eskualdearen garapen ekonomikoa eta soziala sustatzeko asmoz sortu zen. Sakanako garapen osotua eta jasangarria bultzatzea da partzuergoaren helburu nagusia, betiere eskualdeko gizarte-, kultura- eta ingurumen-errealitatea errespetatuz.
Egun honako hauek osatzen dute partzuergoa:
- Ziordiko Udala
- Olaztiko Udala
- Urdiaingo Udala
- Iturmendiko Udala
- Bakaikuko Udala
- Etxarri Aranazko Udala
- Ergoienako Udala
- Arbizuko Udala
- Arruazuko Udala
- Sakanako Mankomunitatea
- LAB Sindikatua
- Sakanako Landa Ostatuen Elkartea.
Sakanako turismo-sektorea bultzatzeko argitaratu dugu baliabide turistikoen gida hau. Halaber, turismo-bulegoa ireki dugu eta web orria sortzeko Sakanako Landetxeen Elkartearekin lankidetzan aritu gara.
Gida honek Sakanako turismo-baliabideei buruzko informazioa eskaini nahi die gure eskualdera etortzen diren bisitariei egonaldiaz gozatu dezaten. Gure artean igarotako egunak ahaztezinak izatea opa diegu guztiei.
|